• Hasiera

KAIXOWORLD! 2019

Front-end profesionalen foroa (maiatzan 16an)

Interneten geroz eta gehiago dira proiektu baten garapenean laguntzen duten profilak: front garatzaileak, maketatzaileak, UI diseinatzaileak, kopiak, UX espezialistak etab. KAIXOWORLD! Nabigatzailearen ondoko teknologiekin lan egiten duten diziplinen elkargunea eta ezagutzak partekatzeko gunea izateko sortu da. Interneten proiektu bat baduzu edo zure profil profesionala frontend-aren eremuan badago hitzordu bat duzu maiatzaren 16an Arrasaten.
 

Helburuak

Egunerokoa gogorra da. Entrega-epeak, lan karga, bilerak… baina, denbora gutxira zikloz aldatzen den eremu batean beharrezkoa da eguneratuta egotea. Horregatik, etengabe formazioa jasotzen egoteaz gain, garrantzitsua da sektoreko beste profesionalen kontaktu sare bat izatea, eta baita ere, frontend-aren eremuko beste espezialista batzuk entzutea. KAIXOWORLD! Profesionalak elkartzeko gune bat da, eta bere helburua da, ezagutzak eguneratzea, harremanak lantzea eta aukerak berriak ikertzea.